Onenarengatiko agindua

Prezioa adierazi gabe sisteman sartzen den burtsako agindua; beraz, sartzen denean duen kontrako preziorik onenean negoziatzen da. Merkatuko aginduarekin alderatuta (ikusi kontzeptua), agindu honen berezitasuna da, prezio onenean agindu osoari erantzuteko bolumen nahikorik ez badago, erantzun gabeko zatia prezio horretara mugatzen dela; hau da, ezin da okerragoa den beste batekin gurutzatu.