Harpidetzako eskaintza publikoa

Merkatuetan funtsak biltzea helburu duen lehen mailako merkatuko eragiketa. Publikoki eskaintzen diren baloreak kapital zabalkuntza baten ondorio dira. Eragiketa hau kotizatutako nahiz kotizatu gabeko sozietateek egin dezakete. Oro har, kotizatzen ez direnek helburu bikoitza dute: funtsak bildu eta akzioak zabaltzeko baldintza betetzea, kotiza dezaten. Eragiketa horiei aplikatzeko oinarrizko araua 1310/2005 ED da.