Estatuaren obligazioa

Estatuak epe luzera jaulkitako errenta finkoko baloreak. 10, 15 eta 30 urterako jaulkitzen dira (Estatuko bonuek ezaugarri berdinak dituzte, baina haien epeak 2 eta 5 urte artean daude). Bizitza osoan zehar, aktibo horiek urteko kupoien bidez ordaintzen den interes tasa finko bat sorrarazten dute. Jaulkipen horietako batzuk balore bereizgarri edo "strip" izenekoen modalitatean egiten dira; haiei esker, jatorrizko obligazioa osatzen duten printzipala eta kupoi bakoitza banan-banan eros daitezke.