Lehen mailako merkatua

Enpresa batek funts publikoak biltzea, balore berriak jaulkiz. Hau da, inbertitzaileek sortu berri diren tituluak lortzen dituzte, jaulkitzailearengandik zuzenean (bigarren mailako merkatuetan, ordea, lehenago beste inbertitzaileek eduki zituzten tituluak negoziatzen dira). Hala ere, dagoeneko zirkulazioan zeuden baloreen erosketa edo salmentak lehen mailako merkatuko eragiketatzat hartzen dira, eskaintza publiko baten bidez egiten direnean.