Banku arteko merkatua

Merkatu hori finantza erakundeentzat soilik da (bankuak eta aurrezki kutxak). Batzuek besteei dirua uzten diete, eta, eragiketa horien bidez, interes tasak finkatzen dituzte, batez ere epe laburrenenak. Pertsona arruntentzat, eragin garrantzitsua du. Adibidez, hipotekak mibor motekin lotuta daude; hau da, banku arteko merkatuan diruak duen batez besteko interesarekin.