Meefclear

Errenta finkoko finantza gerokoen Espainiako merkatuak zuzentzen duen erakundea; kontrapartidako ganbera zentral gisa jokatzen du errenta finkoko baloreen eragiketetan. Haren helburu nagusia da kontrapartida arriskua kentzea Espainiako repoak negoziatzean eta zor publikoa zenbatzean; erosle gisa jokatzen du saltzailearen aurrean, eta saltzaile gisa eroslearen aurrean, erregistratzen dituen eragiketa guztietan.