Altxorraren letrak

Altxorraren letrak Altxorrak jaulkitzen dituen aktiboa dira, eta 18 hilabetera baino gutxiagora mugaeguneratzen dira. 1987an sortu ziren, anotazioetako zor publikoaren merkatua martxan jarri zenean. Hilero jaulkitzen dira, enkante prozeduraren bidez. Eskain daitekeen gutxieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa da. Zenbateko handiagoko erosketek 1.000 euroren multiploak izan behar dute beti.

Letrek deskontura jaulkitzen diren baloreak dira. Deskontu moduak esan nahi du aktiboek eskubidea ematen dutela egun jakin batean aurrez zehaztutako kopuru bat kobratzeko, eta guk eskubide hori erosten dugu, kopuru txikiago baten truke. Altxorraren letrek sortutako interesa kalkulatzeko, letra erosteko prezioaren eta epea mugaeguneratzean itzuli beharreko zenbatekoaren arteko aldea hartu behar da.

Altxorrak epe hauek dituzten letrak jaulkitzen ditu:

  • Hiru hilabeterako Altxorraren letrak.
  • Sei hilabeterako Altxorraren letrak.
  • Bederatzi hilabeterako Altxorraren letrak.
  • Hamabi hilabeterako Altxorraren letrak.

Letrak epe motzerako baloreak dira; hortaz, haien balioa apur bat aldatzen da irauten duten epean zehar. Horregatik, arrisku txikiagoko baloreak dira mugaeguna baino lehen saldu behar dituzten inbertitzaileentzat.

Honek ere interesatu zaitzake