Inbertsio instituzionala

Burtsan egindako inbertsio finantzarioa, nortasun juridikoa duten erakundeen aldetik burutua, behin eta berriz balore-mota jakin batean inbertitzen dutenak, hori baita haien sozietatearen helburuetako bat. Horien artean daude pentsio-funtsak, aseguru-konpainiak eta, orokorrean, finantza-erakunde guztiak.