Bitartekari finantzarioak

Funtzio ekonomikoa burutzen duten pertsonak edo erakundeak, bitartekari gisa aurreztaile eta finantzaketa behar duten enpresen artean. Bankuek burutzen dute bitartekaritza lan hori, aurreztaileek gordailututako funtsekin kredituak emanez. Balore-merkatuetan, bitartekaritza lana inbertsio-zerbitzuko enpresek eta kreditu-erakundeek garatzen dute eta hori beste jarduera batzuen artean, amaierako inbertitzaileen kontura merkatuetan eragiketak egitean datza. Zerbitzu horiek ematen hasi aurretik, oso espezializatuak direnak, bitartekariek ikuskaritzako erakunde publikoen baimena eskuratu behar dute (Espainiako Bankua eta CNMV) eta haien erregistroetan inskribatu behar dira, uneoro errespetatuz barneko kaudimen eta antolamendu baldintza zorrotzak.