Inbertsio-funtsen aldizkako informazioa

Sozietate kudeatzaileak landu eta kudeatzen dituen funtsetako bakoitzeko partaideei igortzen dizkien informazio-dokumentuak, funtsaren eboluzioaren berri emateko. Derrigorrez eta doan bidali behar zaizkio inbertitzaileari sei hileko eta urteko txostenak; aurretiko eskaeraren bidez ematen da hiru hileko txostena. Gainera, posta elektroniko bidez txosten guztiak bidaltzeko eskaera egin dezake partaideak.