Iberclear

IBERCLEAR da Espainiako baloreen gordailuzain zentrala, kontabilitate-erregistroaz eta Espainiako balore-merkatuetan, idatzoharretan zor publikoko merkatuan, errenta finkoko AIAF merkatuan, eta baita Latibex-en, eurotan jarduten duen Latinoamerikako balore-merkatuan negoziatzeko onartutako baloreen konpentsazioaz eta likidazioaz arduratzen dena. Horretarako bi plataforma tekniko erabiltzen ditu, SCLV eta CADE, eta horiek ezaugarri dute automatismo maila altua haien prozeduretan eta interkonexio maila altua erakundeekin. IBERCLEAR integratuta dago Holding BME-n (Espainiako Burtsa eta Merkatuak).