Kudeatzaileak

Dirua kudeatzeaz arduratzen diren profesionalak dira, bere bezeroaren aginduz bateko edo besteko finantza produktuak erostea erabakitzen dutenak, alegia. Kudeatzaileekin harremana kontratu batean formalizatzen da. Bestelako kontua da aurrezpen kolektiboarena. Hor, funtsen kudeatzaileek kapitalak mugitzen dituzte merkatuetan bere bezeroei ahalik irabazi handiena bilatzeko asmoz, guztientzat ezaguna eta berdina den komisio baten truke.