Kudeaketa aktiboa

Zorroen kudeaketa estilo bat da eta helburu du erreferentziazko indize edo aktibo baten etekina gainditzea, merkatuen eraginkortasun eza baliatuz; horretarako gutxietsitako aktiboetara eta erosketa edo salmentarako unerik onena identifikatzera jotzen da.