Bat-egitea

Bi enpresa edo gehiago kontrol bakar baten pean batzeko prozesua, akzioak erosiz, elkartrukatuz edo beste bitarteko batzuen bidez. Bat-egite horizontalak lehiakideak diren enpresak elkartzen ditu. Bat-egite bertikalak elkarren arteko bezeroen hornitzaileak diren enpresak elkartzen ditu. Bat-egite multzokatua euren artean inolako harremanik ez duten enpresen artekoa da.