Kotizatutako funtsak (ETFak)

ETFak edo kotizatutako funtsak inbertsio-tresna hibridoak dira funts eta akzioen artean, eta horrela, funts baten zorroak eskaintzen duen dibertsifikazioa biltzen dute funts horretatik burtsako eragiketa sinple baten bidez sartu eta irten ahal izateak suposatzen duen malgutasunarekin. ETFak beraz, inbertsio-funtsak dira, eta horien partaidetzak akzioen modu berean negoziatu eta likidatzen dira. ETFen beste funtsezko ezaugarria da indexatutako funts izatea, hau da, haien inbertsio-politika erreferentzia-indize jakin baten portaera erantzutean oinarritzen da.