Higigarrietako inbertsio funtsak (HIF)

Bere ondarea ia erabat finantza aktiboekin, izan errenta finkokoak izan aldakorrekoak, eratuta dauden funtsak, merkatu antolatuetan kotizatzen eta negoziatzen direnak. Funts horiek errenta finkokoak, errenta finkoko mistoak, errenta aldakorreko mistoak eta errenta aldakorrekoak izan daitezke, merkatu batean edo bestean espezializatzen diren arabera. HIF bat sortzeko gutxieneko ondarea 3 milioi euro da eta HIFetan itzulketak egiteko gehieneko epea, berriz, 72 ordu.