Kotizatutako enpresak

Haien akzioak burtsako merkatu batean fluktuatzen jartzea erabakitzen duten enpresak, finantzaketa lortzeko helburu nagusiarekin. Enpresa horiei informazio ekonomiko-finantzarioko nahiz merkataritza-informazioko betekizun espezifikoak eskatzen zaizkie. Ordainetan, burtsako merkatuetan kotizatzeak erraztasun handiagoa ematen die bazkide berriak bilatzeko orduan. Era berean, kapital handitzeetara ere jo dezakete burtsara irten eta gero, finantzazioa osatzeko modu gisa.