Jaulkipena deskontura

Parearen pean balorea jaulkitzen denean gertatzen da (bere balio nominala baino prezio baxuagoan) eta epemugan jaulkitzaileak osorik entregatuko du nominala. Diferentziak inbertitzaileak eskuratutako errentagarritasuna osatzen du, izan ere, deskontura jaulkitako baloreetan ez da egiten interesen aldizkako ordainketarik. Altxorraren letrak eta enpresaren ordaindukoak jaulkipen mota horren barruan egongo lirateke.