Debaluazioa

Herrialde bateko Diru-agintaritzaren erabakiz egindako eragiketa finantzarioa, eta horren bitartez murriztu egiten da berezko monetaren kotizazio-balioa atzerrikoen aldean, hau da, debaluazioaren ostean, diru-unitate nazional gehiago ordaindu beharko dira atzerriko diru-unitate bat eskuratzeko. Kanbio-tasaren beherakadaren eraginak balio-galerak eragindakoaren antzekoak dira. Bi eragiketak desberdintzen dituena da horiek burutzen dituen agentea: merkatuak prezioa jaisten du, gobernuak balioa gutxitzen du.