Deribatua

Deribatua finantzaketa tresna bat da eta haren balioa azpian dagoen izendatutako beste aktibo baten balioaren mende dago (edo deriban, hortik dator bere izena).

Azpikoak askotarikoak izan daitezke: interes tasak, akzioak, dibisak, indize finantzarioak, lehengaiak, etab. Azpikoen prezioaren arriskua estaltzeko edo haren aldaketa errentagarri bihurtzeko erabil daitezke.

Merkatu finantzario antolatuetan kontrata daitezke deribatuak (kotizatutako deribatuak), edo haietatik kanpo (halakoetan, OTC edo over the counter deribatu esaten zaie).