Kotizatutako deribatua

Kotizatutako deribatua da merkatu finantzario antolatuetan kontratatzen den deribatua. Deribatu horien baldintzak merkatuak berak ezartzen ditu.

Deribatuen merkatu finantzario antolatuek bermedun gordailuen sistema eta konpentsazio ganbera izan ohi dute; horrela, haiei lotutako kreditu arrikua txikiagoa da OTC deribatuena baino.