Banku-gordailua

Zer dira banku gordailuak? Eperako banku gordailuak aurrezteko produktuak dira eta, haiei esker, bezeroak diru kopuru bat ematen dio kreditu erakundeari denboraldi jakin batez gorde dezan. Epe hori igarotakoan, erakundeak itzuli egiten dio, adostutako ordainsariarekin batera. Banku gordailu ohikoenak interes finkokoak dira. Haien errentagarritasuna, mozkina, ez da aldatzen gordailuaren epea amaitu arte.

Interes tasa nominala edo ITN epe jakin batez gordailuan inbertitutakoaren truke bankuak eskaintzen duen errentagarritasuna da. Ohikoena da bankuak interes tasa handiagoa eskaintzea epe luzeagoa duen gordailuak kontratatzean. Urteko tasa baliokidea edo UTB gordailuaren errentagarritasun efektiboa da, interesak, gastuak eta komisioak hartzen baititu barnean; horrela, hainbat banku erakunderen produktuak aldera daitezke.

Bideo honetan, banku gordailu bat zer den, interesek nola funtzionatzen duten, eperako gordailuen funtsezko kontzeptuak zein diren eta zer-nolako gordailuak dauden azalduko dizugu. Ikasi horien errentagarritasuna nola kalkulatzen den eta zer gastu izan ditzaketen lotuta.

Zer dira banku gordailuak?