Delta

Delta aukera baten primaren sentikortasuna da, azpiko aktiboaren kotizazioan egon daitezkeen aldaketen aurrean. Azpiko aktiboaren kotizazioa 1 euro handitzen denean aukeraren prima zenbat aldatzen den adierazten du. Delta balio absolutuan hazten bada, aukera primak sentikortasun handiagoa izango du, azpiko aktiboaren kotizazioan egon daitezkeen aldaketen aurrean. Aukeraren deltak primaren aldaketa abiadura adierazten du.

Aukerak mugaegunean gauzatzeko zer probabilitate duen ere adieraz dezake; hau da, aukerak mugaegunean berezko balioa izateko zer probabilitate duen