Kredituan egindako erosketa

Burtsako ikuspuntutik, diruaren zati bat bakarrik entregatzen den baloreen erosketa da, guztizko zenbatekoaren berme gisa, gainontzekoa erakunde batek finantzatzen duelarik. Eroslea bere akzioen balio handitzearen zain geratzen da horien salmentarekin emandako maileguak sortutako interesak eta erosketan ordaindu gabeko nominala ordaintzeko.