Beta koefizientea

Titulu baten errentagarritasunaren hegakortasuna edo arrisku sistematikoa adierazten duen koefizientea merkatuko errentagarritasunaren aldaketari dagokionez. Tituluaren beta bat baino handiagoa bada merkatuarena baino hegakortasun handiagoa du eta agresibo gisa izendatuko da. Aldiz, beta bat baino baxuagoa bada, defentsakoa gisa izendatzen da.