Alfa koefizientea

Berezko ezaugarriengatik eta merkatuaren multzoari dagokionez, balore jakin bati lotutako arriskua adierazten duen koefizientea. Zorro baten kudeaketa balioztatzeko erabiltzen da eta bertan alderatu egiten da hark lortutako etekina erreferentziazko parametro jakin baterako lortutako etekinarekin, esaterako, burtsako indizea. Alfa positiboak adierazten du kudeatzaileak indizearena baino etekin handiagoa lortu duela