CNMV

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala. Eskubide publikoko eta berezko nortasun juridikoa duen erakunde espainiarra, 1988ko balore-merkatuaren erreformarako Legearen bidez sortua, eta bere funtzioetako batzuk dira hurrengoak: antolamendua, gainbegiratzea eta ikuskapena, balore-merkatuei dagokienez zein horiekin erlazionatzen diren pertsona fisiko eta juridikoen jarduerari dagokionez ere. Kontseilu batek zuzentzen du, eta horren buru gisa dago Gobernuak izendatutako presidente bat.