Txosna finantzarioa

Horrela deitzen zaie horretarako baimenik ez duten eta inbertsio-zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeei. Ez dituztenez bete erregistro-izapideak erakunde gainbegirale eskudunen aurrean, ez daude gainbegiratzera lotuta eta hortaz ez die bermerik eskaintzen inbertitzaileei. Bere bezeroak erakartzen dituzte merkatuak une bakoitzean eskaintzen dituenak baino errentagarritasun askoz ere handiagoak eskainiz. Erakunde horien atzean iruzurrezko jarduerak ezkutatzeko aukera oso handia da, eta horregatik komeni da kontu handia izatea eta beti baimendutako bitartekariekin jardutea.