Burtsako kapitalizazioa

Burtsan kotizatzen duen konpainia baten akzio guztien prezio globala, data jakin bati erreferentzia egiten diona. Merkatuak enpresa bati ematen dion balorea da. Prezio edo balore hori lortzen da biderkatuz enpresa baten titulu-kopurua eta tituluen azken prezioa (titulu-kopurua x kotizazio-prezioa). Merkatu batean negoziatzen diren baloreen kapitalizazioaren baturak osatzen du horren burtsako kapitalizazioa.