Bonuduna

Bonu edo obligazioak erosten dituen inbertitzailea da, hau da, errenta finkoko aktiboak erosten dituena. Akziodunak ez bezala, bonuduna ez da enpresaren jabea, baizik eta beste hartzekodun bat gehiago da. Porrot egoeran eskubidea du akziodunak baino lehenago kobratzeko. Bonudunak ez ditu dibidenduak kobratuko ez dituelako akzioak, baizik eta aurrez itunduta urtero errentagarritasun bat jasotzen du bere dirua uzteagatik. bonuaren bizitza amaitzean, hau da, amortizazio-unean, itzuli egiten diote utzitako dirua.