Blindajeak

Sozietate anonimoen Akziodunen Batzar Orokorrak hartutako akordioak; horien bitartez, aldatu egiten dira sozietate-estatutuak mugak ezartzeko akziodunen boto-eskubideari (ehuneko jakin batera arte, duten kapitala kontuan hartu gabe), edo asko indartutako gehiengoak finkatzen dira aipatutako mugatze-akordioak aldatzeko. Horren helburua da Administrazio kontseiluaren osaketa babestea eta aseguratzea sozietatearen kontrol eraginkorra akziodun baten edo akziodun talde baten aldetik, izan ere EEP batek ezingo luke aurrera egin bere babesik gabe.