Esleipena

Baloreen jaulkipenean erabilitako terminoa. Publikoak eskatutako kopuruak gainditu egiten duenean eskaintza, baloreen esleipen edo banaketa egin behar da eskatzaileen artean. Hainbanaketa ere deitzen zaio, eta hori egiten da jaulkipenaren baldintzetan aldez aurretik zehaztutako arauen arabera.