Jaulkipenaren aseguratzea

Akordio horren bitartez jaulkipen baten erakunde jartzaileak konprometitu egiten dira sozietate jaulkitzailearekin, komisio osagarri bate kobratzearen truke, publikoaren artean jarri ezin dituzten baloreak eskuratzera. Horrela, jaulkitzaileak badaki jaulkipena osatzen duten funtsen osotasuna izan dezakeela. Espainian, aseguratzaile gisa jardun dezakete balore-sozietateek, kreditu-erakunde ofizialek, bankuek eta aurrezki-kutxek.