Arbitrajea

Egindako eragiketak merkatuetako eraginkortasun ezeko egoeretatik abantaila lortzeko. Nolabait antzekotzat har daitezken eta burtsa berean kotizatzen duten baloreen kotizazioen diferentziak aprobetxatzean datza, edo burtsa desberdinetan kotizatzen ari den balore batena. Deribatuen merkatuan ere egin daiteke arbitrajea, errenta finkoarenean, deribatuenaren eta eskurakoaren artean, lehen mailako eta bigarren mailako merkatuaren artean... Arbitrajistak garestiena salduko du eta merkeena erosiko du, eta horrekin eraginkortasun ez posiblea desagertu egiten da edo murriztu egiten da transakzio kostuen mugara.