Palanka-efektu finantzarioa

Baloreen merkatuan, erreferentzia egiten dio diru-kopuru txikiekin bolumen askoz handiagoko beste baten antzera jokatzen duen inbertsioa egin daiteken gertaerari. Esaterako, hori da gertatzen dena aukerak edo warrantak erostean: kopuru txikia ordainduz (prima), inbertitzaileak aukera du haien merkatuko bolumena askoz handiagoa duten baloreak erosi edo saldu izan balitu lortuko lukeen emaitza bera lortzeko. Aukeraren epemuga iristen den bitartean, inbertitzaileak errentagarritasuna lor dezake oraindik baloreak eskuratzeko ordaindu behar izan ez duen dirutik. Horrela, warrantetan egindako inbertsioa askoz ere errentagarriagoa izan daiteke azpikoan egindako inbertsioa baino, bere posizioaren alde eboluzionatzen badute merkatuek; baina horren truke, arriskua handiagotzen da, eta inbertsio osoa galtzeko aukera eboluzioa ez bada espero dena izaten.