Kapital zabalkuntza

Eragiketa horren bidez bere kapital soziala handiagotzen du sozietateak. Sozietate anonimo baten aldeko akzio berrien jaulkipenaren bidez egin daiteke edo dagoeneko existitzen direnen balore nominalaren handiagotzearen bidez, ekarpen berriak egitearen bitartez (diruzkoak edo ez) edo erreserbetarako zordunketarekin (guztizkoa edo partzialki liberatua).