Kreditu-kalifikazioko agentziak

Balore eta enpresen analisian espezializatutako erakunde independenteak. Epe labur eta luzera eta betebehar finantzarioei aurre egiten konpainia batek duen gaitasunari buruzko bere ondorioak islatu egiten dira ratingean.

Ratinga inbertitzaileei jaulkitzaile baten edo jaulkipen zehatz baten arriskua balioztatzeko aukera ematen duen tresna da, aurretik zehaztutako kalifikazio-eskalaren arabera.