Balore eta burtsako agentzia

Inbertsio-zerbitzuko enpresak dira, eta bitartekari gisa jarduten dute Espainiako merkatu finantzarioetan. Balore-agentziek baloreen erosketa edo salmenta agindua tramita ditzakete haien bezeroen kontura, baina ez daude gaituta haien kontura eragiketak egiteko. Besteren konturako aginduen harrera, transmisioa eta egikaritzeaz gain, negozia daitezkeen balore edo beste tresnetako inbertsioei buruzko aholkularitza zerbitzuak eskain ditzakete, bitarteko izan daitezke jaulkipen eta salmentako eskaintza publikoetan, negozia daitekezkeen baloreen eta beste tresna batzuen gordailua eta administrazioa zuzen dezakete, eta abar.