Lehen-lehenik, BBVA Trader CFDan kontu bat irekitzea eskatu behar da (jada BBVA Trader-en bezero zarenean). Kontua ireki ondoren, saldoa sartu edo intsuldatu behar duzu zure BBVA Trader CFD kontuari lotutako eskudiruzko kontuan CFDrekin eragiketak egiten hasi ahal izateko. Zure BBVA Trader CFD kontuak saldo negatiboa babesteko aukera du. Hala, zure CFD produktuaren bitartezko eragiketan ez duzu galduko zure BBVA Trader CFD kontuari atxikitako eskudiruzko kontuan jarri izan duzun baino diru gehiago. Gogoan izan kontu honetan ez duzula sartu behar CFDtan eragiketak eginez galtzeko prest egon behar zinatekeen baino diru gehiago, CFDa arrisku handia duen produktu finantzario konplexu bat delako, palanka-efektua dela-eta inbertitzaileek bere gain hartu beharko dituen galerengatik.
Diru errealarekin eragiketak egin aurretik, doako demo kontu batekin egin dezakezu. Zure DEMO kontua eska dezakezu e-posta honetara idatziz: bbvatradercfd@bbvatrader.com. DEMO kontuaren bitartez probatu dezakezu web-plataforman eta BBVA TRADER CFDren aplikazio mugikorrean CFDtan eragiketak egiten, benetako dirua arriskatu gabe.