Zer dira CFDak?

Diferentzien Araberako Kontratua (CFD) inbertsio-tresna eratorri bat da, Azpiko Aktiboen Erreferentziazko Prezioen mugimenduen gainean negoziatzeko aukera ematen duena, Azpiko Aktiboa zuzenean negoziatzen ibili beharrik gabe. CFDak akzioen, indizeen, dibisen edo lehengaien gainean kontratatzen dira, oro har.

CFDak diferentzien araberako kontratuak dira, hots, bi alderdiren arteko kontratu bat da, zeinaren bidez bi alderdiek elkarren artean trukatzen duten azpiko aktibo jakin baten posizioak irekitzean duen erosketa prezioaren eta posizioa ixteko unean den salmenta prezioaren arteko aldea, adostu diren kontratu kopuruarekin biderkatuta. Hau da, CFDrekin aritzean ez zara ari, berez, azpiko aktiboa erosten edo saltzen. Eragiketa horiei dibisak eurora bihurtzea gehitu beharko litzaioke, azpiko aktiboa euroa ez den beste dibisa batean negoziatzen bada.

Horrez gain, CFDak palanka-efektua duten produktuak dira, azpiko aktiboaren kostu osoa jarri beharrik gabe eragiketak egiteko aukera ematen dutelako, eragiketa horretarako eskatzen den marjina bakarrik jarrita. CFDren ezaugarri horrek abantaila bat eta desabantaila bat ekar dezake aldi berean; izan ere, finantza-tresna hori arrisku handiko produktu konplexu batean bihurtzen du, eta beraz, inbertitzaileak oso azkar galdu dezake bere dirua palanka-efektuagatik.

Mesedez, ikusi informazio garrantzitsua ondorengo eranskinetan: Lege-oharra.