BBVA Pay

Zer da BBVA Pay?


  • BBVA Pay da mugikorrarekin ordaintzeko modurik erosoena ST contactless duen edozein saltokitan. Androidekin eta iPhonerekin ibiltzen da, eta BBVAren app-ean zuzenean txertatuta dago. Ez duzu ezer gehiago deskargatu beharrik.

Zer abantailak ditu BBVA SmartPayk?


    • Aparteko app-arik gabe: ez deskargatu ezer, BBVAren app-a besterik ez duzu behar.
    • Segurtasuna: lasai, zure txartelaren datu errealak ez dira partekatzen ordaintzen duzun saltokiarekin.
    • Erabateko erosotasuna: ordaindu nolanahi eta nonahi. Zure mugikorra beti doa zurekin, zauden lekuan zaudela.

Nola aktibatzen da?


    1. - Ireki BBVA app-a.
    2. Aukeratu ordaintzeko erabili nahi duzun txartela.
    3. Klikatu Ordainketa mugikorra aukeran.
    4. Aukeratu BBVA Pay, eta kito!

Nola ordaintzen da?


  • Androiden:
    1. Ireki eta desblokeatu zure mugikorra.
    2. Hurbildu STra (ordainketa-terminala).
    3. Kito! Ordainketa automatikoki egiten da BBVAren app-ean lehenespenez konfiguratuta duzun txartelarekin.
  • iPhonean:
    1. Egin klik bikoitza alboko botoian.
    2. Aukeratu erabili nahi duzun BBVA txartela.
    3. Hurbildu iPhonea STra.
    4. Egina! Ordainketa berehala prozesatzen da.

Oraindik ez duzu BBVAren aplikazioa? Deskargatu eta atera etekina abantaila guztiei

Ba al zenekien BBVA app-a probatu dezakezula bezero izan gabe?

Zure erabiltzailea sortu besterik ez duzu egin behar. Zure banku guztiak konektatu ahal izango dituzu zure finantzak kontrolatzeko eta funtzionaltasunak mugarik gabe gozatzeko, esaterako, Valora Casas edo gure kalkulagailuak. Probatu doan orain!

Honek ere interesatu zaitzake