ASG irizpideak errespetatzen dituzten enpresetan inbertituko duzu:

  • I ingurumena, jarduerak ingurumenean zuzenean edo zeharka duen eraginaz kezkatzen direlako: isuriak, energia berriztagarrien erabilera, klima-aldaketan duen eragina, eta baliabideen eskasiaren aurrean duen konpromisoa.
  • G gizartea, gizarte-erantzukizuna hartzen baitute langile, hornitzaile, bezero eta eragiketak egiten dituen ingurunearekin, giza eskubideen errespetua bermatuz, esklusio-arriskuan dauden komunitateen alde eginez, osasunerako sarrera erraztuz, eta kontuan hartuz eremuko arrisku demografikoak.
  • G gobernua, gobernu korporatiboaren erabakiak aztertzeko konpromisoa hartzen baitute: zuzendaritza-taldeari eta haien ordainketa, eragin politikoa, enpresa-etika, auditoretzak, gardentasun fiskala, funtsen bidegabeko erabiltzearen jarraipena, barne-kontrolak eta akziodunen eskubideak.

Irizpide horiek ESG gisa ere ezagunak dira, ingelesezko siglengatik: Environmental, Social, Gobernance.