Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna

Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.

Posta elektroniko bat bidaltzeak 4 gr karbono dioxido sortzen ditu

Zerk sortzen ditu isurpen horiek?

Mezu elektronikoak erabili eta jasotzeko erabiltzen diren gailuek kontsumitutako argindarra, baita haiek banatu eta biltegiratzen dituzten zerbitzariek kontsumitzen dutena ere. Laneko mezu elektronikoek nahiz pertsonalek karbono dioxidoko 50 gramoraino isur dezakete eranskin pisutsuak badituzte.

Zer egin dezakezu murrizteko?

Saihestu benetako baliorik gabeko edukiak banatzen dituzten posta elektronikoko zerrendetara harpidetzea, eta kontuan hartu mezuaren kopia horren edukian benetan interesatuta daudenei bakarrik bidaltzea. 

BBVAn karbono aztarna pertsonalaren lehen kalkulagailua sortu dugu

Dagoeneko gure bezeroa bazara, ezagutu zenbat karbono dioxido isurtzen duzun zure gas, argindarra eta erregai kontsumoarekin BBVA aplikazioaren Jasangarritasuna atalaren bidez.

Gehiago jakin nahi al duzu karbono aztarnari eta hura murrizteari buruz?