Langabeziako pentsio-plan baten erreskatea

Langabezia-egoeran bazaude pentsio-plan baten erreskatea nola egin azalduko dizugu.
Pentsio-planaren erreskatea, hau da, bezeroak eman duen kapital guztia eta horrek eragin duen errentagarritasuna berreskura ditzakeen unea, erretiro-kontingentziagatik (hori da aurrezki-bide hauen arrazoi nagusia) gertatu ohi da. Hala ere, legediak beste kontingentzia eta ezohiko likidezia-egoera batzuk barne hartzen ditu, pentsio-plan bat aurretiaz erreskatatzeko aukera ematen dutenak.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.
Kontingentzia horien artean egoera hauek daude, besteak beste: gaixotasun larriko egoerak, baliaezintasuna, menpekotasuna, heriotza, ohiko etxebizitzako utzarazpena, eta, berritasun gisa, gutxienez 10 urteko antzinatasuneko ekarpenen erreskatea eskatu ahal izatea (edonola ere, 2015eko urtarrilaren 1etik hasi behar da zenbatzen). Baina, gainera, 304/2004 Errege Dekretuaaren erreformaren ostean, pentsio-planen bezeroek eskubidea dute beren finkatutako eskubideak berreskuratzeko, baldin eta epe luzerako langabezia-egoeran badaude. Ikus ditzagun zehaztasunez erreskate mota horren ezaugarriak.

Langabeziako pentsio-plana erreskatatzeko baldintzak

Pentsio-planean gordetako dirua eskuratzeko, hiru baldintza egiaztatu beharko dira:

  • Langabeziako legezko egoeran egotea.
  • Enplegu-eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
  • Zure kontribuzio-mailan langabezi prestazioak agortuta eduki edo hauen eskubidea ez izan.

Langile autonomoek kontribuzio-prestazioak agortuta izan behar dituzte eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar dute.

Gainera, Enplegua Erregulatzeko Espediente -EEE- baten eragina izan dutenek beren pentsio-planak erreskatatzeko aukera izango dute, beren adina alde batera utzita.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Nola erreskata daiteke pentsio-plan bat

Langabeak beharrezko dokumentazio guztia eman eta baldintza guztiak betetzen dituenean, pentsio-plana ohiko bidetik erreskatatzeko aukera izango du, honako era hauetan:

  • Kapital gisa: diru guztia eta izan daitezkeen interes guztiak ordainketa bakarraren bidez jasotzen dira.
  • Errenta gisa: bezeroak aldizka -hilean behin, hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin- jasoko du ezarritako diru-kopurua, bildutako eskubideen erreskaterako hautatu den urte-kopuruaren arabera.
  • Modu mistoan: era honek kapital erako erreskatea eta errenta erako erreskatea tartekatzen ditu.
  • Kobrantza malguko eran: Onuradunak askatasun osoz datak eta kobrantzen zenbatekoak aukeratzen ditu, zehatza den aldizkakotasunarekin gabe.

Gogorarazi behar da, pentsio-plan bat erreskatatzeko orduan, errenta horiek lan-etekin gisa ordaintzen dituztela zergak. Beraz, jasotako kantitateak zerga-egitatea handitzen du PFEZren ordainketa kalkulatzerakoan.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?