Zer da hipoteka misto bat

Hipoteka finkoen inguruko analisi sakona: jakin behar duzun guztia
Hipoteka mailegu misto bat maileguaren lehen urteetan zehar interes-finkoa duen hileko kuota baten ordainketa konbinatzen duen hipoteka mota bat da, eta gainontzeko urteetan bere epemugara arte interes-tasa aldakorra aplikatuko da. Mailegu hipoteka interes finkodun tasa batean hitzartu den urteetan zehar, ordaindu beharreko hileko kuota beti berbera izango da. Gainontzeko urteetarako, diferentzial finko batek gehi erreferentziazko indize batek (ohikoena euriborra da) osatutako interes tasa bat aplikatuko da, beraz, hileko kuotak igoko edo jaitsiko dira interes tasa eguneratzen doan heinean (normalean sei hilabetez behin). Errealitatean, hipoteka aldakor batek bezala funtzionatzen dute horrelako hipotekek, baina baldintza berezi batzuekin.
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

Interes tasa

Hipoteka mailegu mistoaren adibide bat, 30 urteetan ordaindu beharreko hipoteka maiegua izango litzateke, zeinetan lehen 10 urteetan zehar interes-finkoa aplikatzen den (ordaindu beharreko hileko kuota ez da aldatuko) eta gainontzeko 20 urteetan zehar euriborraren araberako interes-tasa aldakorra aplikatzen da.

Zer da hipoteka bat?

Hipoteka ondasun baten jabetza lotzen duen eskubide bat da, betebehar bat beteko dela bermatzeko. Bankuari mailegua eskatzerakoan, baliteke bankuak hipoteka bat eratzea eskatzea baldintza gisa. Orduan, hipoteka maileguaz hitz egingo dugu, normalean, "hipoteka" deritzoguna. Ohikoena, hipoteka mailegu bat erositako etxe bat finantzatzeko eskatzea da, higiezin bera berme gisa lotuz.

Mailegu-hartzaileak (dirua hartzen duena), kontratua sinatuta, maileguan hartutako zenbatekoa itzultzeko konpromisoa hartzen du bere gain, gehi interesei dagozkien zenbatekoa, hileko kuotetan eta denbora epe zehatz baten barruan. Edozein hipoteka mailegutan mailegu hartzaileen bermea eta higiezinaren bermea existitzen dira, hau da, zorra ordaintzen ez bada, kreditu erakkundeak etxebizitza exekutatu dezake.

Hipoteka-mailegu motak

Hipotekari aplikatzen zaion interes tasaren arabera, nagusiki, hiru hipoteka mailegu mota bereiz daitezke:

- Hipoteka aldakorra.

- Hipoteka finkoa.

- Hipoteka mistoa.

Hipoteka misto batek hipoteka finkoaren eta hipoteka aldakorraren funtzionamendua konbinatzen du (errealitatean ia-ia aldakorra bada ere). Maileguaren epearen lehenengo urteetan, interes tasa hipoteka finkoaren funtzionamenduaren arabera aplikatzen da eta epearen gainontzeko urteetan, berriz, interes tasa aplikatuko da hipoteka aldakor baten funtzionamenduaren arabera. Hipoteka misto baten funtzionamendua ondo ezagutzeko ezagutu behar dira beste bi hipoteka mota hauen ezaugarriak.

Hipoteka finkoa hipoteka mailegu mota bat da eta bertan interes tasa bera aplikatzen da maileguaren bizitza osoan zehar. Interes tasa ez dago inolako errenferentziazko indizeren mende (euribor). Horrenbestez, interes tasa ez da aldatzen, eta ordaindu beharreko hileko kuota beti berbera da hipoteka osoan zehar, merkatuko interes tasak igo edo jaitsi arren.

Hipoteka aldakorra hipoteka hilero ordaindu beharreko zenbatekoa erreferentzia indizearen arabera igoko edo jaitsiko den mailegu hipoteka bat da ( ohikoena indize hau euriborra izatea da). Hipotekari aplikatzen zaion interes tasa euriborraren balioaz gehi diferentzial finko batez osatzen da. Horren eraginez, euribor igotzen denean ordaindu beharreko hileko kuota igotzen da, eta jaisten denean, berriz, hileko kuotaren zenbatekoa ere jaitsiko da. Ohikoena da hileko kuoten zenbatekoa sei hilabetez behin errebisatzea adostea, euriborraren azken balioarekin bat eginez. Horrela, kuota bera ordainduko da sei hilabetez hura errebisatu arte.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Interes tasa

Mailegu bati aplikatzen zaion interes tasa ITN eta UTB bidez adierazten da.

TIN (Interes-tasa Nominala): utzitako kopurura ezartzen zaion ehuneko finko bat da eta erakunde finantzariori ordaindu beharreko kuota zehazten du. Ez ditu ez maileguaren gastuak ez komisioak adierazten. Hipoteka finko batean ITN ez da aldatzen maileguaren bizitza osoan zehar. Hipoteka aldakor batean ITN euriborraren balioaz gehi diferentzial finkoaz osatzen da, beraz, bere balioa euriborraren arabera igoko edo jaitsiko da.

UTB (Urteko Tasa Baliokidea edo Urteko Tasa Eraginkorra): finantza-produktu baten kostua edo etekin eraginkorra adierazten duen interes tasa da. UTBa formula matematiko normalizatuaren arabera kalkulatzen da. Formula horrek kontuan hartzen ditu eragiketaren interes nominala, ordainketen maiztasuna (hilez behingoak, hiru hilez behingoak, eta abar), banku komisioak eta eragiketaren gastu batzuk. UTB banku erakunde desberdinen arteko hipoteka eskaintzak konparatzeko erabiltzen da.

CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.