Hipoteka finkoa edo aldakorra

Hipoteka aldakorra eta finkoen ezaugarri eta desberdintasun nagusiak
Tasa finkorako hipoteka mailegu bat (hipoteka finkoa) eta tasa aldakorreko hipoteka mailegu baten (hipoteka aldakorra) arteko desberdintasun nagusiena aplikatzen zaien interes tasan datza. Horrek, hein berean, eragiten du finantza erakunde desberdinek bakoitzerako baldintza desberdinak eskaintzea. Hipoteka finkoa edo aldakorra aukeratzerakoan abantailak eta eragozpenak zehazteko, hiru faktore aztertu behar dira batez ere: interes tasa, epea eta kuota.
Banner superior hipoteca fija Banner superior hipoteca fija
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

Interes tasa

Hipoteka finko batean maileguaren bizitza osoan zehar interes-tasa bera aplikatzen da. Hori dela eta, ordaindu beharreko kuota beti bera da (hau da, ez da igotzen, ezta jaisten ere). Horri esker, bezeroak beti daki zer kuota ordainduko duen, eta ez da ustekaberik izango euriborra igotzearen ondorioz (edo adosten den beste edozein erreferentzia indize igotzearen ondorioz).

Tasa aldakorreko hipoteka mailegu batean interes-tasa diferentzial finko batez gehi erreferentziazko indize batez osatuta dago (normalean euriborra). Horrela, ordaindu beharreko kuota igo edo jaitsi egin ahal izango da erreferentzia indizea nola aldatzen den.

Ohikoena da finantza erakundeek interes tasa finkoan eskaintzea hipotekak, interes tasa aldakorreko hipotekena baino interes tasa handiagoan.

Epea

Finantza erakundeek itzultzeko epe laburragoko hipoteka mailegu finkoak eman ohi dituzte.

Hipoteka aldakorrek epe luzeagoa izan ohi dute.

Kuota

Hipoteka finkoetan, hipoteka ordaintzeko emandako epeak laburragoak izan ohi dira; hortaz, kuota txikiagoei aurre egiteko aukera mugatzen da. Bestalde, epea ezarritakoan, ordaindu beharreko kuota ez da aldatuko, ez du ez gora ez behera egiten.

Hipoteka aldakorretan, hipoteka ordaintzeko epe luzeagoa eman ohi da; hortaz, txikiagoak diren kuotei aurre egiteko aukera ematen du. Era berean, epea ezarritakoan, kuotaren zenbatekoa aldatu daiteke erreferentzia indizearen (euriborra) arabera. Ohikoena da, sei hilez behin, hipotekaren interes tasa eguneratzea, euriborraren arabera.

Erreferentzia gisa amortizazio epe bera hartuta, hipoteka aldakorren hileko kuota hipoteka finkoarena baino txikiagoa izan ohi da, hipoteka aldakorrak interes tasa txikiagoarekin eskaintzen baitira.

Esate baterakon, 150.000€ko balioa duen lehen etxebizitza bezalako 25 urteko hipoteka duen etxe baterako, Madrilgo erkidegoan 100.000€ko hipoteka bat eskatzen denean, hauek izango dira 2017ko martxoko hileroko kuotak:

  • Interes tasa finkoko hipoteka: 453,66 euro.
  • Hipoteka aldakorra: 411,78 euro.

Xehetasun gehiago lortzeko, gure hipoteken simulagailua bisitatu.

Banner central Banner central
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Erabakia

Interes tasa finkoko hipoteka: Hilero kuota bera ordaintzearen segurtasuna izan nahi bada aukeratu beharrekoa; horrela, ez dute eraginik izango merkatuaren interes tasetan izan daitezkeen igoerek. Hipoteka denboraldi laburragoan ordaindu ahal izateko gaitasuna baloratu behar da.

Interes tasa aldakorreko hipoteka: Kuota txikiagoa ordaindu nahi bada aukeratu beharrekoa; edonola ere, euriborraren arabera berrikusiko da.

CTA Estudio CTA Estudio
Hipotecas - También podría interesarte Hipotecas - También podría interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.