Esperientziak
Autonomoentzako eta enpresentzako Bienvenida kontuak
Ez badatorkizu ondo ekipamenduan gastu handirik egitea, errentamendu bidez erosteko aukera daukazu:
2026/04/30era arte
Zure beharretara egokitutako finantzaketa, epe laburrerako zein luzerako. Utzi iezazkiguzu zure datuak eta kudeatzaile zurekin harremanetan jarriko da.
Urtean 5 milioi euro baino gutxiago fakturatzen duten bezero diren autonomo eta enpresentzat bakarrik.
Enpresetarako leasinga merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzentzen da, hain zuzen ere, ekipamendua, ibilgailuak, altzariak, lokala, nabea edo beste ondasunen bat behar dutenei.
Esaten diguzun ondasuna erosiko dugu guk, dagoen herrialdean dagoela (inportazioko leasing-a) eta eraikita edo eraikitzen dagoen alde batera utzita. Zure enpresak eskura izango du gero ondasun hori, alokairu kuota erosoak ordainduta, hasierako ordainketarik egin beharrik gabe. Gainera, alokairu kontratua amaitzean, ondasuna erosi ahal izango du.
Ondasun higigarrietan eta higiezinetan inbertitzen lagunduko dizugu, zerga kenkari handienak lortuz, dagokizun zerga erregimenaren arabera.
Finantzatutako ondasuna aseguratzeko aukera; hala, dena galtzen baduzu edo lapurtu egiten badizute, amortizatu beharreko kapitala osorik estaliko du aseguruak.
Zure enpresa-jarduera garatzeko hainbat ondasun behar badituzu, BBVAren Higiezinen Leasingarekin horiek guztiak eskura izango dituzu hasiera-hasieratik, aldizkako kuota bat ordainduta eta ordainketa handirik egin beharrik gabe.
Zure negoziorako behar dituzun ondasun higigarriak (ekipamendua, garraio-elementuak, turismo-ibilgailuak, altzariak oro har, ekipo informatikoak eta bulegokoak) zuregatik erosita, aldizkako kuotak ordaintzearen truke, eta errentamendu amaieran ondasunak ezarria zaien hondar-balioan erosi ahal izateko aukerarekin.
Abantailak:
Fabrikatuta edo eraikita ez dauden ondasun higigarriak edo higiezinak finantzatzeko da, baita ondasunaren hornitzailearekin ordainketa geroratzeko epea negoziatu izan dena finantzatzeko ere.
Abantailak:
Finantza-alokatzea itxura duen finantzaketa-formula bat da. Bertan, zenbateko altua zehazten da alokatzearen azkeneko kuotan, eta era horretan, ordaindu beharreko gainontzeko kuoten zenbatekoa murriztu egiten da.
Modalitate honi esker, garestiak diren ekipo-ondasun aukera zabala finantzatu daiteke: arte grafikoen inprimategiak, eskerga jasotzaileak, iraulkiak, kate-palak, tunelak egiteko makinak, garabiak, kamioi astunak, atoiak eta erdi atoiak, trenak eta bagoiak, ontziak eta aireontziak.
Eragiketa honen gutxieneko aldia 2 urtekoa da; eta gehienekoa, berriz, ondasun motaren araberakoa.
Erosteko aukera ematen duen errentamenduko finantzaketa-formula bat da, nekazaritza, baso eta abeltzaintzako jarduerak dituzten mota orotariko enpresei zuzenduta. Horri esker, nekazaritzarako diren eta ez diren makinak, instalazio fotovoltaikoak edo txerri-amak edo esne-behietarako abeltzaintza-etxolak alokatu daitezke.
Abantailak:
Finantza errentamendu bidezko finantziazio formula bat da. Merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzenduta dago, eta beren jarduerari lotutako ondasun higiezinak (eraikiak edo eraikitze bidekoak) finantzatzeko aukera ematen die.
Finantza-alokatzearen aldia amaitu ondoren, erosteko aukera izango duzu, kontratuan ezarritakoarekin bat eginez. Eragiketa mota hauetarako gutxieneko epea 10 urtekoa da.
Onura fiskalak
Enpresa bat dut
Autonomoa naiz
Erabilgarritasunak