BBVA Quality Inversión inbertsio-funtsak

Ezagutu profilatutako inbertsio-funts horiek, horien ezaugarri nagusiak eta horien zorroen osaera
BBVA Quality Inversión funtsek ahalbidetu egiten dute sartzea, soluzio bakarrean, mundu-mailako merkatuen potentzial osora. Esperientzia zabaleko profesionalen taldeak erabakitzen du, malgutasunez, une bakoitzeko aktibo finantzarioen konbinazio egokiena (errenta aldakorra, errenta finkoa eta diru-aktiboak, nagusiki). Gainera, profilatutako funtsak direnez, egokitu egiten dira inbertitzaile bakoitzaren arriskuarekiko tolerantzia maila desberdinetara. Eta etekina ateratzen du inbertsio-funtsen abantaila fiskaletatik.
Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Horrelakoa da BBVA Quality Inversión funts-sorta

Profilatutako funts-sorta hori hiru funtsez dago osatuta:

Quality Inversión Conservadora FI. Errenta aldakorreko aktiboetan inberti dezake % 0 eta 30 artean, horregatik, nahiz eta lor daitezkeen errentagarritasunak baxuagoak izan segurtasuna lehenesten duten inbertitzaileei bideratzen da. Errenta finkoan egindako inbertsioaren % 90 gutxienez kreditu-kalitate altukoa izango da, % 5eko muga izanez rating gabeko aktiboetan. Euroa ez den beste monetetan egindako inbertsioa totalaren % 100era iritsi ahal izango da. Ondarearen % 50 gutxienez beste funts batzuetan egongo da inbertituta (BBVA taldekoa edo ez).

Arrisku-eskalaren barruan, 1etik 7ra doan horretan, Quality Inversión Conservadorak 3ko kalifikazioa du (arrisku ertain-baxua).

Quality Inversión Moderada FI. Errenta aldakorreko aktiboetan % 20 eta % 60 inberti dezake, hortaz, egokia da kapitalaren hazkundearen eta arriskuen kudeaketaren arteko ikuspegi orekatua bilatzen duten inbertitzaileentzat. Kalitate baxuko errenta finkoetako jaulkipenetarako (BBB- baino baxuagoak) guztizko esposizioa mugatuta egongo da % 30era, barne hartuz rating gabeko aktiboetan % 5eko muga. Euroa ez den beste monetetan egindako inbertsioa totalaren % 100era iritsi ahal izango da. Ondarearen % 50 gutxienez beste funts batzuetan egongo da inbertituta (BBVA taldekoa edo ez). Arrisku-eskalaren barruan, 1etik 7ra doan horretan, Quality Inversión Conservadorak 4ko kalifikazioa du (arrisku ertaina).

Quality Inversión Decidida FI. Errenta aldakorreko aktiboetan % 50 eta % 90 artean inberti dezake, hortaz, egokia da arriskuarekiko tolerantzia handia duten inbertitzaileentzat, zeinak kapitalaren hazkundea lehenesten duten. Kalitate baxuko errenta finkoko jaulkipenetarako (BBB- baino baxuagoak) guztizko esposizioa mugatuta egongo da % 50era, barne hartuz rating gabeko aktiboetan % 5era. Euroa ez den beste moneta batzuetako inbertsioak zorroaren % 100 har dezake. Ondarearen % 50 gutxienez beste funts batzuetan egongo da inbertituta (BBVA taldekoa edo ez).

Bere arrisku-profila ertaina da, 4koa 1etik 7rako eskalan.

Hiru kasuetan, gutxieneko inbertsioa 600 eurokoa da, eta gomendatu egiten da hiru urte baino gehiagoko inbertsio-aukerarako.

Banner zentral Banner zentral
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Zer dira profilatutako inbertsio-funtsak?

BBVA Quality Inversión sorta bezalako profilatutako inbertsio-funtsak inbertitzaile mota guztien arrisku-profilera egokitzea bilatzen dute, kontserbadoreak, zuhurrak, moderatuak, dinamikoak edo agresiboak izan. Aktibo finantzario klase desberdinetan zein eremu geografiko eta dibisetan dago dibertsifikatuta bere zorroa, betiere errespetatuz profil bakoitzarentzat definitutako arriskuarekiko tolerantzia maila.
ERREPIDE subhome hondo ERREPIDE subhome hondo
Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio funtsa - Tresna Inbertsio funtsa - Tresna

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.