PSD2 eta Open APIen onurak

Bezeroari online ordainketetan balio erantsia emanez.

2007an jarri zen indarrean Europako Ordainketa Zerbitzuen lehenengo Zuzentaraua: PSD. Europako Esparru Ekonomikoan online ordainketen merkatu bakarra finkatzeko ezarri nahi izan zen, kontsumitzailearentzat errazagoa eta seguruagoa izango zen merkatu bat. 

2015ean, teknologia berrien eskutik, hura eguneratzea onartu zen (eta PSD2 izena jarri zitzaion), eta 2019an bertan hasiko da aplikatzen. Hobekuntza horrek aurrekoak egindako lanarekin jarraitzea du helburu: ordainketa elektronikoak erregulatzen dituzten estandarrak eta arauak bateratzea eta haien segurtasuna ahalik eta gehien sustatzea

Banner Nagusi Biometria Banner Nagusi Biometria
Unifikatu zure operatiboa BBVA aplikazioan
Egin ezazu behar duzun guztia mugikorretik, erraz eta eroso.
Helburu hori lortzeko puntu garrantzitsuenetako bat TPPen merkatuan edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresetan parte-hartze handiagoa lortzea da. Orain arte, murriztuagoa zen, traba asko zituztelako. Irailaren 14tik aurrera, oztopo horiek desagerrarazi egingo dira; horrek lehia handiagoa sortuko du, merkatuan eskaintza handiagoa izango delako, eta kontsumitzaileak aukera gehiago izango ditu.

Ordaintzeko modu berriak

PSD2 araudiarekin batera, ordainketa soluzio elektroniko berriak izango dituzte bai kontsumtizaileak bai saltokiak. Zer onura dakarzkiete? Saltokiek ordainketa metodo berritzaileak eskainiko dizkiete erosleei, eta, gainera, harreman zuzenagoa izango dute bezeroen banku erakundearekin, ordainketa bakoitzean murriztu egiten delako bitartekari kopurua. 
Nola egiten da komunikazio "berri" hori? Hor sartzen dira APIak (alegia, aplikazioak programatzeko interfazeak), zeinek bi aplikazioren arteko harremana ahalbidetzen baitute mezuak edo datuak trukatzean. Aurrerapen horrek hazten lagundu die zenbait enpresari (besteak beste, Uber eta Airbnb), eta, gaur egun, haren alde egin nahi du eraldaketan beste urrats bat egiteko.
Banner Zentral Biometria Banner Zentral Biometria
Aurkitzen la Banku online de BBVA
Aprobetxatzen guzti las funtzionaltasun zuri eskaintzen eta zuri egiteko aukera emango dute zure operazio eguneroko mugikorretik.

API Market, BBVAren plataforma

BBVAren helburuak bat datoz PSD2 araudian ezarritakoekin. Izan ere, merkatuek hartuko zuten bidea eta hark kontsumitzailearengan eta saltokietan sortutako beharrak aurreikusi aurretik, eta biak pozik uzte aldera, 2016an hirugarrenei eskaini genien gure API Market. Open APIen plataforma bat da, eta, hari esker, enpresek soluzio finantzarioak eskura ditzakete beren onurarako, baita haiek beren egituran ezarri ere etorkizunera begira. 

APIen aukera zabala dago, eta, ondorioz, negozioak hazi egin daitezke hainbat funtzionalitateri esker; besteak beste, inprimakiak ezagutzen duzun bezeroaren datuekin automatikoki betetzea, erosketa eredu segmentatuak kontsultatzea, edo bezeroen saldoa denbora errealean ezagutzea finantzaketa eskaini aurretik.

ERREPIDE Biometria ERREPIDE Biometria