Maximizatu zure dirua: nola lortu aurreztea

Ezagutu aurrezteko teknika onenak.

Estatistiken arabera, 2018an inoiz baino gutxiago aurreztu zuten Espainiako familiek, horren berri dugunetik. Aldi berean, krisialdi garai honetan goranzko joera txiki eta esperantzagarria ere islatzen dute. Dena dela, ez al da gertaera nahikoa aipagarria, axolagabekeriaz ez hartzeko modukoa? Europak alderdi horretan duen batez bestekoarekin konparatzen badugu, erantzuna baiezkoa da.

Nola hobetu dezakegu? Nola aurreztu daiteke gehiago? Artikulu honetan, buruko minik gabe zure ekonomiari bultzada ematen lagunduko dizuten teknika batzuk eskainiko dizkizugu. Metodoen zerrenda luzeak barnean hartzen ditu, besteren artean, gastuak murriztea, zentzuz kontsumitzea, 50/30/20 eredua, aurrezpen kontzeptua aldatzea, eta beharrik gabeko ondasunik ez erostea. Laburbilduz, zure helburua lortzen lagunduko dizuten trikimailu batzuk.

Banner Nagusi Programa zure Kontu Banner Nagusi Programa zure Kontu
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Aurrezteko teknika onenak

Aurreztea lortzeko teknika ugari daude. Lehenik eta behin, eta oso agerikoa iruditu arren, gastuak murriztea eta zentzuz kontsumitzea dago; hala eginez gero, hil amaieran diru gehiago edukiko duzu kontuan. Normalean, kontsumoarekin lotzen da gastuen murrizketa, baina badira zure ekonomian eragin nabarmena izan dezaketen eguneroko keinu erraz batzuk ere: esate baterako, etxetresna elektrikoak itzaltzea edo ura kontuz erabiltzea.

Aurrekoaren ildo beretik, eskaintzak bilatzea dago. Prezioei adi egon beharko duzu, eta askotan konparatu, kalitate eta prezio arteko erlazio onena aurkitzeko. Alderdi honetan, laguntza handia izango da Internet, lan hori erraztuko dizun konparatzaile sorta zabala baitu.

Oso erabilgarria da, halaber, gaur egun oso orokortuta dagoen beste teknika bat: 50/30/20 eredua. Diru sarrerak hiru multzotan zatitzea gomendatzen du, eta bakoitzari erabilera jakin bat ematea. Hori horrela, % 50 oinarrizko premiak asetzeko erabiltzen da (etxeko gastuak edo elikadura, adibidez); % 30, bizitzeko ezinbestekoak izan ez arren onuragarritzat hartutako gastuetarako (adibidez, aisialdia edo oporrak); eta, azkenik, % 20 hileko aurrezpenerako. Hori bai, teknika hori erabiltzen hasi aurretik, garrantzitsua da ehuneko bakoitzean zer sartu nahi den zehaztea, gero ez dadin gastuekin sorpresarik egon.

Aurrezten lagunduko dizuten aplikazioak

Jarraibide edo trikimailu horiek onak dira ahalik eta gehien aurrezten saiatzeko; hau da, zure diru sarrerei etekinik handiena ateratzeko. Horiek aurrera eramateko, aplikazio mordoa duzu eskura, eta gehiago nola aurrezteari buruzko galderari erantzuten lagunduko dizute. Haietako bat BBVA Bconomy da, BBVAren aplikaziotik erabili ahal izango duzun tresna bat. Funtzionaltasun horri esker, errazagoa izango da zure aurrezpen helburua lortzea; izan ere, hari esker zehatz-mehatz azter ditzakezu zure gastuak, eta nola murriztu ikusi.
Banner Zentro Programa zure Kontu Banner Zentro Programa zure Kontu
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Bconomy-z gain, BBVAk Programatu zure kontua eskaintzen dizu, kontuak automatikoki kudeatzen laguntzen dizuten arau erraz batzuez osatutako zerbitzua. Hainbat aukera ematen ditu: besteak beste, gutxieneko saldoa edo gehienekoa ezartzea, eta aurrezteko zenbait jarraibide ematea, aurrekontuen edo nominaren bitartez, edo hilabete amaieran. Guztia ere kosturik gabe, eta behar duzunean (gutxienez bi BBVA konturen titular izan behar duzu soilik).

Aurrezteko helburua finkatu baduzu, Bconomy da helburu hori behin betiko lortzeko behar duzun erantzuna.

ERREPIDE Programa zure Kontu ERREPIDE Programa zure Kontu